XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senarrak 30 bat urte ematen zuen eta Cadillac azken modeloko baten ibiltzen zen.

Emaztea oso dotorea zen eta Fidelen begi trebeek trebe: habil 35 bat urte botatzen zioten. Seme-alabarik ez.

Zerbitzurako, txoferra, sukaldaria eta dontzeila.

Negozio batek, ongi eramateko, erakunde erakunde: organización zuzen bat behar izaten du eta Fidelek ba zuen horrelakorik.

Erakunde on bat antolatzeak antolatu: preparar denbora asko eskatzen du, eta Fidelek urte asko eman zuen berea eraikitzen eraiki: levantar.

Fidelen erakundeko puntu bat Getxoko udaletxea zen.

Hiritarrak han enpadronatzen ziren eta etxerik etxe liburuak saltzen zituelaren atxakiaz atxakia: pretexto, hiritarren hiritar: ciudadano izen-abizenak izen-abizen: nombre y apellido han lortzen zituen.

Ongi. Getxoko udaletxean aberatsen izen-abizenak lortzen zituen.

Eta gero, zer?.

Ba, gero, bere erakundeko punturik garrantzizkoena zetorren: bere emaztea, Gloria.